Tutan Come On

Beste behin ere harritu egin naute Conde eta Salterainek. Lehendik aski ezagunak dira bi musikariak, Neubat, Vicepresidentes edota Bronze taldeetan ibiliak baitira. Tutan Come On Gasteiztik datorren bikotea dugu, stoner, eta batez ere, rockaren alor gogorrenean mugitzen dira, baxurik gabe gitarraren riff grabeenak erabiliz. Hala ere, Conderen ahotsak erritmo irmoak zeharkatzen ditu, behin eta berriz zergatik jakin gabe burura datozkizunak. Salterainen bateria ez da atzean gelditzen, kolpe sendoek makinaria honen motorra osatzen baitute. Maite dut Arabako lautadatik datorren doinu hau. Martxorako hainbat kontzertu dituzte.