Turukutupa konpainiaren musika ikuskizun hezigarria izango da gaur Iruñean

Turukutupa konpainiaren musika ikuskizun hezigarria izango da gaur Iruñean Hainbat musika estilo jorratuko dituzte berrerabilitako materialekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/turukutupa-konpainiaren-musika-ikuskizun-hezigarria-izango-da-gaur-irunean/@@download/image/alaia-107800-870x480.jpg
2023/08/02
Hainbat musika estilo jorratuko dituzte berrerabilitako materialekin.
Turukutupa konpainiaren musika ikuskizun hezigarria izango da gaur Iruñean

Víctor García de la Torre eta Sergio López de Landachek osatutako Turukutupa konpainiak Reziklantes izeneko euskarazko musika ikuskizun hezigarria eskainiko dute gaur Ezpeletako Jauregiko Patioan, 19:30ean. Publiko osoari irekia da eta sarrea doakoa da.

Bi musikarik egindako kontzertu pedagogikoa da, mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidai musikala: afro-latindar musikatik hip-hopera, handik musika garaikidera, etabar. Musika tresna guztiak birziklatutako edota berrerabilitako materialetatik datoz.

Konpainia 2006an jaio zen, Gasteizen. Sergio Lopez de Landache eta Victor Garcia de la Torrek bi eremu ezberdinetan sortu dituzte proiektu artistikoak, biak birziklapenarekin lotuta: bata, proposamen eszeniko ezberdinen bidez musika soinuekin egindako “birziklapen artistiko” proiektua; bestea, zaborraren kudeaketa kreatiboarekin zerikusia duten zenbait proiektu pedagogiko.

Erabilitako material guztiak, musika tresnak edota eszenografiak, birziklatutako materialekin eginda daude, zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, "gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko".