Turkian ostadarraren bandera erakusteko sei erakunde elkartu dira sei iragarki hesiren bitartez

Turkian ostadarraren bandera erakusteko sei erakunde elkartu dira sei iragarki hesiren bitartez Turkian, homosexualak, bisexualak eta trans pertsonak bazterkeria pairatzen dute osasun zerbitzuetako funtzionarioen aldetik, hezkuntzako langileen aldetik eta baita lanean ere. Indarkeriaren ohiko biktimak izan ohi dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/turkian-ostadarraren-bandera-erakusteko-sei-erakunde-elkartu-dira-sei-iragarki-hesiren-bitartez/@@download/image/vallas-lgtb-02.jpeg
2021/07/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Turkian, homosexualak, bisexualak eta trans pertsonak bazterkeria pairatzen dute osasun zerbitzuetako funtzionarioen aldetik, hezkuntzako langileen aldetik eta baita lanean ere. Indarkeriaren ohiko biktimak izan ohi dira.
Turkian ostadarraren bandera erakusteko sei erakunde elkartu dira sei iragarki hesiren bitartez

Hain da horrela, Turkiako presidentea bera, gazte turkiarrei homosexualitatea errefusatzeko eskatzeraino iritsi dela zenbait agerraldi publikotan. Eta noski, LGTBIQ+ bandera erakustea teknikoki delitua ez bada ere herrialdean, praktikan berau erakustera ausartzen direnak maiz atxilotuak eta epaituak izan ohi dira. Hainbat unibertsitateko ikasle gaur egun epaituak izaten ari dira ostadarraren bandera zabaltzeagatik otsaileko protesta batean. 

Testuinguru honetan, sei erakunde elkartu dira sistema "hackeatzeko" eta komunitate honi bere babesa emateko. Ideia sinplea da, baina baita argia ere: sei iragarki hesi kontratatu zituzten, bata bestearen jarraian zeudenak. Erakunde bakoitzak iragarki bat jarri zuen ortzadarraren banderako kolore bakoitzarekin. Gainera, iragarki bakoitzak mezu ezberdin bat helarazten du tolerantziaren, berdintasunaren eta errespeturen inguruan. 

Amnistía Internacional, Greenpeace, Change.org, Emakumeen Babeserako Sabai Morea Fundazioa, Berdintasunaren eskubideen aldeko elkartea eta Bitzaren babeserako elkartea izan dira ekimen polemiko hau aurrera atera dutenak. 

Amnistía Internacional erakundearen hesiak hauxe dio: "Gizaki guztiak aske eta berdin jaiotzen gara eskubideei dagokionez". Greenpeace elkartearenak berriz: "Ez egin ezikusiarena bazterkeriaren aurrean". 

Izan ere, ostadarraren banderaz gaindi, honen koloreak dituen ia guztia debekatua dago Turkian, elkarte hauek adierazi dutenez. Koloretako eskailerak grisez gainetik berriz ere pintatzen dira eta ostadar kolorea duten produktua merkaturatzeari trabak jartzen zaizkio.