Turismoaren mehatxua

Turismoaren mehatxua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/turismoaren-mehatxua/@@download/image/20091239300rapa_nui.jpg
2012/12/13
berria
Turismoaren mehatxua
50.000 turista iristen dira urtean Pazko Uhartera (Txile) Moai deituriko giza eskultura erraldoi famatuak bisitatzera. Bigarren datu batek argitzen du lehen datu honen esanahia: 4.000 lagun dira rapa nuiak, bertako biztanleak. Eta euren kultura eta bertako ekosistema bereziak arriskuan jarri dituen turismo uholdea kontrolatzeko konstituzioa aldatu nahi dute. Erreferendumean, rapa nuien %96,3 konstituzioa aldatzearen alde daude.