Tupust! kolektiboaren bigarren liburua salgai

Tupust! kolektiboaren bigarren liburua salgai 'Zu' kontzeptua jorratu dute antologia honetan parte hartu duten hogeita bat egileek. Irailaren 30era arte egin daitezke eskaerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tupust-kolektiboaren-bigarren-liburua-salgai/@@download/image/unnamed-1.jpg
2021/08/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Zu' kontzeptua jorratu dute antologia honetan parte hartu duten hogeita bat egileek. Irailaren 30era arte egin daitezke eskaerak.
Tupust! kolektiboaren bigarren liburua salgai

Tupust! kolektiboak 2019an kaleratu zuten lehen komiki-liburu feminista eta orain bigarrena plazaratu dute. Autoedizioaren aldeko apustua egin dute oraingoan, eta salgai jarri dute 18 euroan. Irailaren 30era arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea. Lehenengo 200 salmentek Risografía posterra eta Ainara Azpiazu "Axpi" hernaniarrak sinatutako A5 lamina jasoko dute opari. Urrian liburua argitaratzean jasoko dute postontzian. 

Antologiaren bigarren ale honetan kolektiboko komikilariak 'zu' kontzeptuaren inguruan aritu dira lanean, lehenengoan 'ni'-a jorratu eta gero. Aukeratu dituzten koloreak, berriz, urdina eta laranja izan dira. 

Proiektu hau gauzatzeko Euskal Herriko hainbat egile gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.  Guztira hogeita bat egileren hamazazpi lan bildu dituzte antologian. Hauek hartu dute parte: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi", Ane Zaldibar, Maddi Zumalabe eta Jon Aranguren "Asteazkenak komandoa", Dominique Campistron "Dom", Irati F.G. eta Regina Salcedo, Irati Eguren, Irkus Zeberio, Josune Urrutia, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Aintzane Usandizaga, Maite Caballero, Maite Gurrutxaga eta Irati Jimenez, Mikel Larraioz, Paula Estevez, Raisa Alava, Susanna Martin eta Yolanda Mosquera.