Tunelik luzeena
Munduko tunelik luzeena Norvegian dago. Bergen, herrialdeko bigarren hiria, eta Laerdal, Oslotik 300 kilometrora, lotzen ditu, eta guztira, 24,5 kilometro luze da. Tunela egiteko bost urtez aritu ziren lanean eta 200 bilioi pezeta edo 8 bilioi libera bideratu zituzten (1,2 bilioi euro). Tunela ikaragarri luzea izateaz gain, argi jokoak ditu, eta antza, oso ikusgarria da.