Tunel hodia

Kuala Lumpur Malasiako hiriburua da. Eurite indartsuak oso ohikoak dira bertan, eta uholdeei aurre egiteko sistema burutsua bilatu dute: kanal bihurtzen den tunela. Hala, euri asko egiten duenean, ibilgailuei ez diete tunelean sartzen uzten, eta ur emaria bertatik bideratzen dute. Lau kilometroko ibilbidean zehar ezarritako drainatze sare konplexuaren bidez, gainera, ura pixkanaka kanporatzen dute, tunel amaieran gehiegi pilatu ez dadin. Eta euri-jasa amaitutakoan, normaltasunera berriro, ibilgailuei bidea zabaldu eta trafikoa arintzeko baliatzen dute Smart izeneko pasabidea. Hori bai hori tunel dotore eta azkarra, aizue!