Tulipa parke erraldioa

Tulipa parke erraldioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tulipa-parke-erraldioa/@@download/image/2012424555Datu_Dantza_Keukenhof_Parkea.jpg
2012/12/13
berria
Tulipa parke erraldioa
32 hektarea ditu Amsterdametik hogei kilometrora dagoen Keukenhof parkeak, eta bertan zazpi milioi lore baino gehiago daude ikusgai, 5.000 mota ezberdinetakoak. Udaberriarekin batera zabaltzen dute lorategi erraldoia, eta aurtengoan bi hilabetez mantenduko dute irekita, maiatzaren 20ra bitarte. 63 urtean 47 milioi lagunek bisitatu dute antzinako tulipa merkatua, eta gaur egun ere kolore guztietako lore horiek estaltzen dituzte mugarik gabeko zelaiak.