Tul zuriz

Ingurugiroa zaintzea denon ardura dela jakin badakigu, baina Richard Torres aktore peruarraren proiektuak muga guztiak gainditu ditu, zuhaitzen eta gizabanakoen arteko ezkontzak bultzatzen baititu, haiekiko konpromisoaren seinale. Bera ere Sacha Qumir izeneko arbolarekin ezkondu da, eta azken hau tul zuriz jantzi dute ospakizunerako. Baina, inork galdetu al dio zuhaitzari Torresekin ezkondu nahi ote duen?