Tucker & Dale Vs. Evil

Mendian bizi diren bi lagunek Virginiako etxola batzuetara oporrak pasatzera joatea erabakiko dute. Han, hiriko gazte talde batekin topo egingo dute, baina hauek ez dute bikoteaz ezer jakin nahiko. Taldeko nesketako bat desagertzean, bikotea hiltzailetzat hartuko dute gazteek, eta hauei aurre egiteko prestatuko dira. Beldurrezko filmen parodia ezin ganberroagoa, ezin dibertigarriagoa, gidoi bikaina duena.