Ttakunpa: “Gorputzak erritmo beroak eskatzen dizkigu"

Ttakunpa: “Gorputzak erritmo beroak eskatzen dizkigu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ttakunpa-gorputzak-erritmo-beroak-eskatzen-dizkiguquot/@@download/image/44p12-1.jpg
2004/09/03
elkarrizketa
Ainhoa Irazu
Ttakunpa: “Gorputzak erritmo beroak eskatzen dizkigu"
Gipuzkoako Urola bailaratik perkusio soinuak datozkigu. Ttakunpa zortzikotea da, eta lehen diskoa kalean du: “Ttakunpa”. Arantxa Iglesias taldeko dantzari eta abeslariarekin hitz egin dugu.

Afrikako erritmoak eta dantzak txalapartarekin nahastu dituzue. Nolatan erritmo horiek gure artera ekartzeko gogoa?
Gustuko duguna egiten saiatzen gara. Behin, txalaparta perkusioekinnahasten ahalegindu ginen, eta emaitza gustatu egin zitzaigun; ezdirudi herrialde ezberdinetako tresnak direnik. Horrek aurrerajarraitzeko gogoa eman zigun. Gaur egun, bi txalaparta eta Afrikakoperkusio tresnak fusionatzen ditugu.

Berriki, Cadizeko EA! flamenko taldearekin elkarlanean jardun duzue.

Bai, horixe. Oraintxe atera berri dute diskoa, eta guk txalaparta sartudugu haien kanta batzuetan. Gainera, abesti batean euskara sartu dute.Cadizen izan gara, haien estudioan, eta esperientzia polita izan da.

Erritmo guztiekin nahas al daiteke txalaparta?

Guk probatutakoekin, bai.

Zuzenekoetan bi neska aritzen zarete dantzan. Nola hartzen ditu jendeak zuen emanaldiak?

Komunikazio handia dugu ikusleekin. Energia berezia sortzen da. Gukbidalitako berotasuna sentitzen dutela dirudi, eta dantza egiten dute.

Perkusio taldeak modan jartzen ari dira Euskal Herrian. Beste esparru batzuetara salto egiteko beharra al zegoen?

Agian bai. Azkenaldian proiektu berriak sortzen ari dira: Afrika,soul-arekin, eta sound system-ak, adibidez. Gorputzak halako erritmoberoak eskatzen dizkigula ematen du.

Lana autoekoitzi egin duzue. Diskoetxeei ez zaizkie zuek bezalako taldeak interesatzen?

Fusioa, beste gauza batzuk ez bezala, arriskugarria izan daitekediskoetxeentzat. Hala ere, gu beti saiatu izan gara ametsak betetzen.Eta ikusi genuen diskoa ateratzeko unea zela, baliabideak genituela,eta hortxe diskoa. Dena mantsoago joan da, guk egin dugulako guztia.Baina horrek alde ona ere badu: ezagutzen ez genuen arlo batean sartugara, eta asko ikasi dugu.