Tsundoku edo plazer hutsagatik liburuak pilatzea

Tsundoku edo plazer hutsagatik liburuak pilatzea Batzuetan, irakurtzeko denbora duguna baino liburu gehiago erosten ditugu. Gure pasioa delako egiten dugu, liburuak maite ditugu eta ez dugu bizitza hauek gabe irudikatzen. Zu ere deskribatutako egoera honekin identifikatzen bazara "tsundoku"-a zara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tsundoku-edo-plazer-hutsagatik-liburuak-pilatzea/@@download/image/vista-frontal-libros-escaleras-apilados-espacio-copia-dia-educacion.jpg
2023/10/06
Batzuetan, irakurtzeko denbora duguna baino liburu gehiago erosten ditugu. Gure pasioa delako egiten dugu, liburuak maite ditugu eta ez dugu bizitza hauek gabe irudikatzen. Zu ere deskribatutako egoera honekin identifikatzen bazara "tsundoku"-a zara.
Tsundoku edo plazer hutsagatik liburuak pilatzea

Tsundoku kontzeptu japoniarra da eta liburuak pilatzen dituen pertsonari egiten dio erreferentzia. Tsundoku bi hitz japoniarren batura da. Batetik tsu erroa dugu pilatu esan nahi duena (hortik tsunami, olatuak pilatzea). Bestetik, doku dugu, irakurketa bezala itzuli litekeena. Tsundokuk beraz irakurketak pilatzea esan nahi du. 

Ziur askorentzat ezaguna dela egoera hau. Horrenbeste liburu ditugu, jada ez zaizkigula apaletan kabitzen. Tetris moduko bat egiten dugu antolatzen saiatzeko, baina berehala, ezin sumatuzko lekuetan gordetzen ditugu, adibidez kaxatan ohe azpian. 

Irakurzaleon etxea, urte batzuen buruan desagertzeko zorian dauden hirietako liburutegi txiki eta zaharren parekoa bilakatzen da. Gainera, tsundokua dugunoi pilaketa hori atsegina zaigu bisualki. Dena den, liburuekiko obsesio honek badu bere alde iluna ere. 

Tsundokuak gaur egungoa dirudi, kontsumo gizarte honen isla. Kontzeptua ordea 1879an azaldu zen Mori Senzo idazleak bere garaiko ohiko jokabide bat deskribatu zuenean: "liburuak plazer hutsagatik pilatzen dituzte pertsonek, mirespen edo obsesioagatik, baina sarrietan, ez dituzte guztiak irakurtzen. Zerbait tristea dago jokabide horretan, liburuak pilatzeko baino, irakurtzeko baitira". 

Egia da, gehiengoak liburu bat eskuratzen dugunean, irakurtzeko intentzioa eduki ohi dugula. Konpromisoa benetakoa da. Alabaina, betebeharrek, bizitza erritmoak eta egin hamaika zereginek eragotzi egiten digute. Gainera, irakurri nahiko genituzkeen liburuen zerrenda amaigabea da. Guztiak erosten saiatzen gara pentsatuz, sekula izango dugula tartea guztietan murgiltzeko. 

Bestalde, gaur egun beste tsundoku mota bat ere badago, liburu elektronikoen barnean liburuak pilatzen dizutenak. Hauek ez dute espazio fisikoa okupatzen, baina berdin berdin geratu litezke irakurri gabe "hodeietan". Eta zu, tsundoku bat al zara?