True Grit
1969an, Henry Hathawayk Charles Portisen eleberria moldatu zuen, John Wayne protagonista zuela. Orain, Coen anaiek western honi euren ukitua eman diote. Sheriff beteranoak eta Texasko rangerrak neskatxa bati bere aitaren hiltzailea aurkitzen lagunduko diote. Ongiari eta gaizkiari buruzko parabola honek Charles Laughtonen The Night of the Hunter (1955) klasikoa dakar gogora.
