'True Crime': modako genero zirraragarria

'True Crime': modako genero zirraragarria 'True Crime'-a, ez-fikziozko genero bat da non benetako krimen bat aztertzen den, normalean gertakari horretan parte hartu duten pertsonen elkarrizketak ardatz hartuz eta askotan, krimen horren inguruko kazetaritza ikuspuntu bat emateaz gain, ikerlari lanak ere egiten dituzten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/true-crime-modako-generoa/@@download/image/Captura de pantalla 2019-04-08 a las 11.58.32.png
2019/04/08
berria

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

'True Crime'-a, ez-fikziozko genero bat da non benetako krimen bat aztertzen den, normalean gertakari horretan parte hartu duten pertsonen elkarrizketak ardatz hartuz eta askotan, krimen horren inguruko kazetaritza ikuspuntu bat emateaz gain, ikerlari lanak ere egiten dituzten.
'True Crime': modako genero zirraragarria

Azken urteotan guztion ahotan ibili dira, Making a Murderer , The Jinx edota The Disappearance of Madeleine McCann, telesail-dokumentalak.  Errealitateak, fikzioa gainditzen duenaren froga nabarmena bilakatu diren ikus-entzunezkoak guztiak eta aipaturiko true crime  –benetako krimenak– azpigeneroaren barruan sailkatuak. Gehienetan ikusgai diren bidegabekeria guzti horiek,  sekulako zurrunbiloa eta zalaparta sortu dute sare sozial eta webgune desberdinetan. Tentsioa eta erritmoa, jolas-parke batean egongo bagina bezala, gora eta behera sentitzen ditugun bitartean Hollywoodeko edozein gidoik nahiko lituzkeen biraketa harrigarriz josiriko istorioak izaten dira gainera. 

'The Seven Five' (2014)


80ko hamarkadan, NYPD-eko 75 esparruan bizitako ustelkeria kasuetan oinarrituriko lana. Mike Dowd eta Ken Eurell-en kasua aztertzen da batik bat; 1992 urtean, droga trafikoan murgilduak egoteagatik atxilotuak izan ziren bi polizia.

'The Imposter' (2012)


1994eko ekainean, Nicholas Barclay, hamahiru urteko ume amerikar bat desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Hiru urte beranduago gertakariari buruzko albiste sinestezinak azaltzen hasi ziren: umea Espainian azaldu zen eta bere bahitzaileengatik torturatua izan zela ziotenak adibidez. Familiaren hasiera bateko pozaren ostean, zalantza ugari datozkie burura: "Nola liteke, adibidez, beraien seme ilehoria, orain beltzarana izatea? "Sinestezina, izugarria eta liluragarria eskuartean daukagun istorio hau, minutuak pasa hala ahozabalik utziko zaituena.

'Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father' (2008)

detail.4bc6a1bd
Kurt Kuenne-ren dokumental bortitza eta ikaragarria. Hil berri den lagun bati buruz ahalik eta informazio gehien bildu eta hildakoaren semeari uzteko asmoarekin hasten da. Oso gogorra eta tristea baina era berean ezinbestekoa. Justizia inoiz eduki ez duen eta edukiko ez duen familia bati buruzko kronika perfektua bihurtzen den dokumental-omenaldia. Gure bizitza arruntean gertaturiko ekintzak ,filmetako edozein gidoi baino izugarri eta sinestezinagoak direla frogatzen duen dokumentua; mota honetako lanei esker maite dut hainbeste genero hau.


'Un coupable idéal'  (2001)

timthumb.php
Jacksonville (Florida) hiriko nerabe beltz bati, turista zuri bat hiltzea leporatzen diote, bere abokatua bertako polizien metodo zalantzagarriei aurre egin beharko dien bitartean.


'Lo que la verdad esconde: El caso Asunta' (2017)


2013ko Irailaren 22an hilik aurkitu zuten Asunta Basterra haurraren kasuan zentratzen den ekoizpen bikaina. Erdigunean, neskatoaren adopziozko gurasoak, Rosario Porto eta Alfonso Basterra. Estatu Espainiarrean genero honi buruz egin den lanik biribilenetarikoa.

'Paradise Lost' trilogia (1996,2000,2001)

paradise-lost-e1393128206696
Estatu batuetako Robin Hood Hills (Arkansas) hirian, hiru ume hilik eta torturatuak azaltzen dira. Hilketak, konnotazio satanikoak dituela dirudi eta aitzakia hori argudiatuz, hiru gazte atxilotzen dituzte : Damien Echols, Jason Baldwin eta Jessie Misskelley. Lerro hauek idazten ari naizen bitartean eta dokumental hau gogoratze hutsarekin, oilo ipurdia ageri da nire besoetan, ikaragarria eta beldurgarria. Lehengo zatia 1996an grabatu zen Paradise Lost: The Child Murders at Robin Hood Hills izenekoa. Bertan hiru gazte hauen epaiketa osoa ikus dezakegu, ezagun eta famili guztien testigantzak, elkarrizketak eta abar. 2000. urtean aldiz, Paradise Lost 2: Revelations iritsi zen; pista eta testigantza berriak direla eta epaiketarekin hasten dira berriro, dirudienez gauza asko ez daude argi eta. 2011 urtean pasako dena aldiz, Paradise Lost 3: Purgatory atalean, zuek deskubritu beharko duzu. Derrigorrez, ikusi beharreko dokumental-sorta.


'Wild Wild Country' (2018)


Zalantzak izan ditut, ez baitakit zuzenean azpigenero honen barruan kokatu daitekeen lana den ala ez, baina neurri batean iradokitzen duena hain bortitza da...Telesailaren lehen minutuek 1980ko hamarkadara garamatzate, Oregonen (AEB) dagoen Antelope herrixka aurkezteko. 40 biztanle inguru dituen zonaldea da eta pertsona ugarik, bizitza osoa lanean aritu ondoren, zahartzaroko azken urteak lasai igarotzeko aukeratzen duen helmuga. Baina zurrumurru arraro bat zabaltzen den unean, lasaitasun hori eten egingo da –eta nola gainera!–. Rolls-Royce baten gainean, oso garrantzitsua –eta diruduna– den tipo Indiar bat azalduko dela diote, alboko 30.000 hektarea erosi eta bertan ehunka eraikin eta etxebizitza eraikitzen hasiko dena. Hori entzun eta segundo gutxira, herrixka goitik behera gorriz jantzita doazen ehunka pertsonaz betetzen hasiko da eta, atzetik, aipaturiko Rolls-Royce zuria. Antelopen gertatzear den etorrera horrek zurrunbiloa eragingo du, sinestea kostatuko zaizun ehunka gertaeraz betea.

Chapman eta Maclain Way-k zuzenduriko eta sei atalez osaturiko lan liluragarri honek AEBetako historiaren pasarte bitxi bat azaltzen du, mundu osoa ustekabean harrapatu zuen gertaera harrigarria: Bhagwan Shree Rajneesh lider espiritualak eta bere sektaren jarraitzaileek Oregongo lurretan beraien hiria eraiki zutenekoa, baita gerora eragingo zituen ondorio ikaragarri, basati eta ilunak ere. Hainbat hilketa leporatu zizkieten, espioitza kasuak, baita hauteskundeak irabazteko intentzioz bio-terrorismo atentatu bat ere, besteak beste.

'Tabloid' (2010)


Kontakizuna, 70eko hamarkadan hasten da eta bertan, Joyce McKinney-ren istorioa azaltzen da. Maite zuen gizona bahitzeko asmoz, estatu batuetatik Ingalaterrara bidaiatu zuen emakumearen istorio sinestezina. Etxola batera eraman eta bertan lotu ostean, sexua praktikatzen jardun zituen hainbat egun. Baina hau istorioaren hasiera besterik ez da: talde-prostituzioa, txakur klonazioak,  ihesaldiak eta beste hainbat kontakizun harrigarri ikusiko baitituzu!


 'MAKING A MURDERER' (2015)


10 atalez osaturiko ekoizpena, bakoitzak, 60 minutuko iraupena duena. Pentsa beraz, zer nolako zehaztasun eta xehetasun maila duen dokumentalak. 10 “pilula” horietako bakoitzean, Steven Avery-ren kasu sinestezina ikusteko aukera izango duzu. Sexu eraso baten ondorioz eta 18 urte espetxeratua pasa ondoren, DNA froga bati esker, errugabea dela egiaztatu eta aske uzten duten tipoa. Hortxe kokatzen dira dokumentalaren lehen minutuak, ez pentsa beraz, spoiler erraldoi bat irakurri duzuenik, lasai. Krimenei buruzko beste lanetan, ohikoena, erruduna den ala ez jakitearen intriga hori amaierarako uztea izaten da. Kasu guztia zehatz-mehatz azaldu eta amaieran zast! erabakia. Baina Making a Murderer beste eremu batean kokatzen gaitu hasieratik. Errugabea den tipo bati, bizitzako 18 urte  lapurtu dizkiote, eta orain zer? Galdera eta misterio guztiak, ezbehar horren inguruan izango direla uste dugunean ordea, kasuak beste noranzko bat hartuko du. Kartzelatik irten eta urte batzuk beranduago, emakume baten hilketa leporatzen diotenean, karta gaztelu baten modura eraikitako bizitza hori betiko birrintzen dutenean.

'Brother’s Keeper' (1992)

brothers-keeper
Delbert Warden-en istorioa kontatzen duen lana. 1990 urtean bere anaia hiltzea leporatu zioten.

'The Staircase' (2004, 2018)

staircase4
2001eko Abenduaren 9a, Durham, Ipar Karolina. Poliziak, Hathleen Peterson-en gorpua aurkitzen du bere etxeko eskaileretan. Hasiera batean, istripu bat izan dela pentsatzen dute, baina egunak pasa hala, bere senarra Michael atxilotuko dute. Intriga-telesail bat balitz bezala zatitua, zortzi ataletan zehar prozesu guztia ikusteko aukera izango duzu. Ezusteko biraketak egongo dira kasuan, une gogorrak, epaituaren inpotentzia nabarmena, zalantza ugari, prentsaren presioa eta abar... Denetarik eskaintzen duen lan paregabea.

'The iceman tapes' (1992)

9-documentales-no-aptos-para-personas-sensibles-y-emocionalmente-debiles-01
Richard “The Iceman” Kuklinski, epaitutako eta zigortutako hiltzailea izan zen. Atxilotutakoan aitortu zuenez, guztira 200 pertsona baino gehiago hil zituela adierazi zuen, haietako batzuk ageriko motiborik gabe. Besterik gabe, "teknika hobetzearren edo modu berriekin frogak egitearren". New York hiriko mafia giroan parte-hartze garrantzitsua izan zuen Kuklinski-k hainbatetan. “The Ice Man” (Izotzezko Gizona) ezizena zuela, mafiako hainbat familientzat lan egin zuen. Izan ere, jatorri poloniarra edukita, ezin izan zen inongo familiako kide bihurtu, eta, ondorioz, guztiek berau kontratatzeko eskubidea zeukaten. Honela, Carmine Galante eta Paul Castellano mafiaburuen hilketan parte hartu zuen.

'Into the Abyss' (2011)

11ABYSS_SPAN-articleLarge
Werner Herzog zuzendari ezagunaren dokumentala. Kasu honetan segurtasun handiko kartzela bati buruzko kontakizuna eta bi hiltzaileen ibilbidea jarraitzen duena. 2001 urtean, Texas-en,  hiru pertsona hiltzeagatik epaituak izan ziren Michael Perry eta Jason Burkett. Errugabeak direla esaten duten arren, dokumental honetan parte hartu eta zortzi egunetara Perry exekutatu egiten dute. Dena den, Herzog-en dokumentalarekiko jarrera, ez da heriotza zigorraren alde edo kontrako diskurtso bat piztea. Lan honen leitmotiba, biolentzia eta desegindako familiak, eguneroko gaia den komunitatera gerturatzea baizik. Eta neurri batean hilketen zergatia "ulertzen" saiatzea.

'There´s something wrong with Aunt Diane'  (2011)

There’s Something Wrong with Aunt Diane crash
Diane Schulerren erruz eragindako kotxe istripu batean, zortzi pertsona hil ziren. HBO-k ekoizturiko dokumental honetan bere bizitza aztertzen du eta istripu honen arrazoiak ulertzen saiatu.

'Capturing the Friedmans' (1992)

BeckArt
Oscar sarietara izendatua izan zen dokumental honek, Arnold Friedmanen –eta beranduago bere semearen– epaiketa jarraituko du gertu gertutik. 80ko hamarkadan, hainbat adingabeei abusuak egitea leporatu zioten.

'Aileen: Life and Death of a Serial Killer' (2003)

aileen-life-and-death-of-a-serial-killer-s1e1-20090318150608_625x352
2003 urtean, Charlize Theron-ek, Aileen Wuornos-en bizitzan oinarrituriko Monster filma estreinatu zuen. Istorio hori dokumental moduan azaltzen da (hau ere 2003koa). Zazpi gizon hiltzeagatik epaitua izan zen prostituta baten istorio beldurgarria.

'Talhotblond' (2009)


Internet bidez hiru pertsona ezezagunen artean sorturiko "maitasun istorioa eta..."  azalarazten duen dokumentala.

'Cropsey' (2009)

cropsey_610_407shar_s_c1
Orain urte batzuk, Estatu batuetako Staten Island hirian bizi ziren gurasoek, umeak etxetik ez irteteko, munstro bati buruzko elezahar bat asmatu zuten. 80ko hamarkada hasieran ordea, umeak desagertzen hasi eta  kondaira hau egia bihurtzen hasi zen.

'Central Park Five' (2012)


Paradise Lost-en lorratza jarraituz, baina kasu honetan 1989ko Apirilaren 20n, hilzorian dagoen neska bat bortxatzeagatik, atxilotuak izan ziren 5 nerabe –"kasualitatez", beltzak eta hispanoak– atxilotzen dituzte. Galdeketa basati baten ostean, aitortu eta kartzelan sartzen dituzte. Prentsak, Central Park Five ezizena jarri zieten.

'The Thin Blue Line' (1998)


Errol Morris-en dokumentala. 1976an, Dallas-en polizia bat hiltzegatik, Randall Adams-en atxiloketa eta zigorra kontatuko diguna. Dokumentalari esker, kasua berriz irekitzea lortu zuten.

'The Jinx' (2015)

2459_31_01
2010 urtean, Andrew Jarecki zuzendariak All Good Things filma estreinatu zuenean, gutxik espero zuten Robert Durst-en bizitzan oinarrituriko pelikula horrek izango zuen eragina, hizketa-gai dugun dokumental hau errodatzeko garaian. Momentu horretan jarri baitzen kontaktuan benetako protagonista zuzendariarekin, orain arte inoiz egin ez zuen elkarrizketa edukitzeko prest zegoela esanez. Eta nor zen zehazki tipo hau? New Yorkeko familia ospetsu eta dirudun batetik datorren pertsonaia bitxi eta misteriotsua dugu Robert Durst. Gizon bat hil eta zatikatzeaz gain, bere emaztea eta lagun bat desagertzearen erantzule zuzena izatea leporatu zioten. HBO telebista kateak ekoiztutako eta sei zatitan banaturiko lan metodiko honetan, bere bizitzaren errepaso zehatzean murgiltzeko aukera izango dugu. Polizia, epaile, abokatu, testigu eta familiakoen froga eta elkarrizketak tartekatzen diren bitartean, polemikoak diren momentu jakin horien berregiteak ikusteko aukera izango dugu. Ezinbestekoa.

 

Jaso aldizkaria

Urtean 22€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu

Newsletterra

Doan!

Jaso doan GAZTEZULO buletina eta gozatu eduki esklusiboekin!