Troy (Troya / Troie) **

Troy (Troya / Troie) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/troy-troya----troie/@@download/image/41p48-2.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Wolfgang Petersen. Aktoreak: Brad Pitt, Eric Bana, Orlando Bloom, Diane Kruger. Generoa: drama historikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 163 minutu. 
41.zenbakia
Homero-ren Iliada literatur altxorra oinarri hartu zuen Wolfgang Petersen zinemagile alemaniarrak Troya ekoizpen ikusgarrian. Bere borondate ona erakusteko, Menelao-k, Espartako erregeak, bankete oparoa eskaini dio Hector etsaiari, Troyako printzeari. Greziarren eta troyarren arteko bakea sendotzeko saio horrek, ordea, porrot egingo du. Paris printzeak, Hectorren anaia gazteak, Menelao erregearen emaztearekin, Helena ederrarekin, maitemindu baita. Eta, ez hori bakarrik, neskatoa limurtu eta bahitu du. Horren aurrean, Menelao erregeak, Greziako tribu guztietako buruak bildu eta Troyari eraso egitea erabaki du. Aquiles heroia da gerra irabazteko greziarren itxaropenik handiena. Baina Aquiles ez da garaiezina. Ahultasun ezkutu bat du. Hortaz, armen indarrak baino gehiago, Odiseo argiaren zuhurtziak lortuko du Troyako harresiak gainditzea. Epika eta maitasuna dira Troya ekoizpen hanpatuaren ardatz nagusiak. Efektu bereziak –Troyara itsasoz abiatzen diren 1000 ontzien irudiak, kasu– ikusgarriak dira. Film erdipurdikoa da, baina entretenigarria.