Tropics and Meridians

Supertalde hau lau lagunek osatzen zuten. 1996ko Tropics and Meridians taldearen bigarren diskoa da. Taldearen bereizgarria erritmo eta armonia bereziak dira. Entzun beharreko Anisetterekin hasten da diskoa. Lusitania da bigarren abestia, gaur egun arraroa den 5eko erritmoa daukana. Hurrengo Lawn Bowler ahaztezina; erritmoa jarraitzea lortzen baduzu, ez duzu inoiz ahaztuko. June Leaf abestia June of 44-ekoek egiten dakitenaren erakusle ona da. Azken aurrena den Arms Over Arteries berezian erritmo ibiltaria lasaitasunarekin urtzen da. Azkenik Sanctioned in a Birdcage txakur zaunkek gidaturiko erritmo errepikakorra duen abesti indartsua dator, entzulea zeharo indarberrituta uztera.