Tropical Malady ****

Maitasun istorio ederra kontatzen du filmak hasierako zatian. Elkar maite dute bi gaztek. Zaharrena, soldadua da. Gazteenak, ez du ogibiderik. Sentsualitatez eta poesiaz melaturik dago haien arteko amodioa. Baina idilikotasuna apurtuko da, eta soldaduak oihanera joan beharko du ganadua hiltzen ei duen mamua akabatzera. Mamuak, ordea, sekretu ilun eta mingarria ezkutatzen du. Cahiers du Cinema zinema aldizkari entzutetsuaren arabera, Apichatpong Weerasethakul kultuko zinemagile tailandiarraren harribitxia izan zen 2004. urteko filmik onena. Filma laudatua bezain laidoztatua izan da. Drama erromantiko leuna da.