Tristram Shandy: A Cock and Bull Story (Tournage dans un jardin anglais)****

Tristram Shandy: A Cock and Bull Story (Tournage dans un jardin anglais)**** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tristram-shandy-a-cock-and-bull-story-tournage-dans-un-jardin-anglais/@@download/image/72Tristam.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Winterbottom. Aktoreak: Steve Coogan, Rob Brydon, Shirley Henderson, Ian Hurt. Generoa: komedia. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 94 minutu. 
72.zenbakia
Tristram Shandy: A Cock and Bull Story (Tournage dans un jardin anglais)****
Laurence Sterne idazlearen The Life and Opinions of Tristram Shandy Gentleman klasikoa oinarri hartuta, azken urteotan filmatutako pelikula dibertigarrienetakoa erdiesten du Michael Winterbottom finak. Laurence Sterne idazlearen libururik sailkaezinena errodatzen hasi dira zoro batzuk. Steve Coogan aktorea da filmaren protagonista eta fikzioa eta errealitatea nahasten ditu, ikuslearekin etengabe jolastuz. Bakarrizketa absurduak, txiste politikoki ez zuzenak eta egoera barregarriak era anarkikoan aurkezten dizkigu Winterbottomek, ironia metalinguistiko iradokitzailea osatuz. Irudimenez gainezka egiten duen komedia atsegin, entretenigarri eta aparta dakar Wonderland sentiberaren egileak, zinez.