Tripoli Kabul

Tripoli Kabul https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tripoli-kabul/@@download/image/20121255815Tripoli-Kabul_Karlos_Zurutuza.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Karlos Zurutuza
135.zenbakia
Erosoagoa litzateke guztiontzat liburu hau nobela bat balitz. Baina kronika liburua da, egien liburua. Ekialde Hurbilean igarotako urteetan Karlos Zurutuza freelance kazetariak erretratua atera eta hitza eman die liburu honetako protagonistei. Gertu-gertutik ezagutuko ditugu euren mutilatutako ametsak, su etenen zain dauden etorkizunak, beldurrik ez dutenen begiradak edo beldurrarekin bizitzen ikasi dutenenak. Errealitate oso baten zenbait zertzelada, hausnarrerako abagune aparta.