TripAdvisor

TripAdvisor bidaiarien webgune ospetsuaren aplikazioa. Bertan, atarian bezalaxe, hotelak, jatetxeak eta ideia asko aurkituko dituzu. Aplikazio honen alde interesgarriena da GPSaren bitartez zure posizioa lokalizatzen duela. Horren arabera, hurbilen dituzun interesguneak identifikatuko dizkizu. Hau gutxi balitz, zu bezalako beste bidaiari batzuek ateratako argazkiak ikusteko aukera ere ematen du.