Trine 2 (PC, Mac, PSN eta Xbox live)

Trine 2 (PC, Mac, PSN eta Xbox live) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trine-2-pc-mac-psn-eta-xbox-live/@@download/image/2012434104Trine_2.jpg
2012/04/04
kritika
Testua: Testua: SERGIO PEÑA (www.larrabetzu.org/sergio)
128.zenbakia
Plataformak eta akzioa nahasten dituen abentura, Erdi Aroan kokatua. Azti bat, gerlari bat eta lapur bat protagonista. Denen abileziak uztartuz, aurkezten zaizkigun puzzle, enigma eta arriskuetatik onik atera beharko dugu. Irudi koloretsu eta ederrak eskaintzen dizkigu, eta garaiko musika lasaigarria ere bai. Beste bi lagunekin batera online edo lokalki aritzeko aukera dakar labur samar geratzen den eta erabat gomendagarria den Trine 2 honek.