Trikitixa maketa lehiaketa martxan!

Trikitixa maketa lehiaketa martxan! Trikitilari gazteen talentu bila dabil Euskal Herriko Trikitixa Elkartea; zu ote zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trikitixa-maketa-lehiaketa-martxan/@@download/image/triki.jpg
2018/03/13
berria
Trikitilari gazteen talentu bila dabil Euskal Herriko Trikitixa Elkartea; zu ote zara?
Trikitixa maketa lehiaketa martxan!

Iazko harrera bikaina ikusita, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatzea erabaki du aurten ere. 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendua dago, eta taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zuen proposamenak jasotzeko zain daude!

 

Bideoak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira. Gogoratu 10 kantu aukeratuekin CDa grabatuko dutela estudioan, eta horietako bati bideoklipa grabatzeko aukera ere emango diotela.

 

Iaz, Durangoko Azokarako prest izan zuten 'Haziak' diskoa, non aurkeztutako abesti onenak bildu zituzten. 'Barruan dugun umea' abesti irabazlea aurkeztu zuten, eta EHTEren YouTubeko kanalean ikus daitekeen bideoklip bat grabatzeko aukera ere izan zuten. Diskoa osatzeko gainerako hautatuak izan ziren Ttipika taldea, Egurre taldea eta lagunak, Irati Gutierrez, Andoni Oruesagasti eta Uxie Kerejeta, Olatz Alberdi eta Idoia Asurmendi, Beñat Zaton eta Hor Dun Koxka taldea.

 

ANIMATU ETA EMAN IZENA! MAKETA LEHIAKETA 2018