Tribial Feminista osatu dute

1.200 galderarekin osatu dute Tribial Feminista Basauri, Ondarroa, Zierbena, Ermua eta Arrasateko Udalek elkarlanean. Seina galderako 200 txartel egin dituzte. Emakumeek hainbat esparrutan mendeetan zehar egindako ekarpenak zabaldu nahi dituzte Trivial Pursuit-en moldaketa honen bidez. Oraingoz, ekimena sustatu duten herrietako eskoletan, euskaltegietan eta gazte lokaletan egongo da eskuragarri jolasa.