Tres Sesenta musika jaialdi berria, datorren astean Iruñean

Tres Sesenta musika jaialdi berria, datorren astean Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tres-sesenta-musika-jaialdi-berria-datorren-astean-irunean/@@download/image/2012615375tres_sesenta.jpg
2012/12/13
berria
Datorren asteburuan, ekainaren 7tik 9ra, Tres Sesenta jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute Iruñeko Ziudadelan. Euskal Herriko nahiz kanpoko taldeak arituko dira, hamabost orotara, eta indie kutsuko musika izango da protagonista nagusia. Gainera, ostegunekoa egun berezia izango da eta sarrerak 6 eurotan eskuratu ahal izango dira, pintxoz eta nafar ardoz lagundurik!

Ostegunean, ekainak 7, hasiko da jaialdia. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, Joe La Reina talde gipuzkoarra, eta Muy Fellini eta Columpio Asesino alde nafarrak igoko dira oholtza gainera. Gauari amaiera emateko, 23:45etatik aurrera DJek hartuko diete erreleboa, eta ordu txikietara arte luzatuko da jai giroa.

Ostiralean, bestetik, sei talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango da; besteak beste, Capsula, We are Standard, Supersubmarina eta Love of Lesbian. 19:00etan zabalduko dituzte ateak, eta goizeko 02:00ak ingurura arte musika onenaz gozatzeko aukera izango da. Love Of Lesbian katalanek, hain zuzen, beren azken lana, La noche eterna. Los dias no vividos, aurkeztuko dute.

Azkenik, ekainaren 9an, larunbata, Amor de Tokyo, Triangulo de Amor Bizarro, Eladio y Los Seres Queridos, Xoel Lopez, Vetusta Morla eta Mendetz taldeek emango diote amaiera Tres Sesentari. Lehenak 18:45etan hasiko dira, eta hortik aurrera bata besteran atzetik igoko dira eszenatokira.

Bi eguneko abonoak 40 euro balio du, eta egun bakoitzekoak, aldiz, 25 euro. Halaber, lehen eguneko kontzertuetara sartzeko 6 euro baino ez dira ordaindu beharko, eta ikusleek pintxo bat eta ardo nafarra dastatu ahal izango dute. Sarrerak lehiatilan bertan eros daitezke, baina aldez aurretik eskuratu nahi izanez gero, hemen duzue informazioa.

Egitaraua


Ekainak 7, osteguna
20:00 DJ
20:30 Joe La Reina
21:30 Muy Fellini
22:30 El Columpio Asesino
23:45 DJ

Ekainak 8, ostirala
19:00 Wilhelm and The Dancing Animals
20:00 Dinero
20:45 Capsula
21:30 We Are Standard
22:45 Supersubmarina
00:00 Love of Lesbian

Ekainak 9, larunbata
18:45 Amor de Tokyo
19:30 Triangulo de Amor Bizarro
20:30 Eladio y Los Seres queridos
21:30 Xoel Lopez
23:00 Vetusta Morla
00:45 Mendetz