Trenez, Europan zehar

Trenez, Europan zehar https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trenez-europan-zehar/@@download/image/2010897157Interrail.jpg
2012/12/13
berria
18 urteko zortzi ordiziar Europan barrena dabiltza, Interrailen eta haien bizipenen berri ematen ari dira blog baten bitartez. Paris, Brusela, Rotterdam... Toki horietan guztietan ikusitakoa kontatzen ari dira, euskaraz.

"Gaur motxilak egitea tokatu zaigu. Belgika atzean utzi eta Herbeheretara joateko. Pena eman digu hotela uzteak". Horrela hasten da abuztuaren 8ko kontakizuna. Tokian tokiko argazkiekin hornitzen ari dira bloga. Gazteokin harremanean jartzeko aukera badago.