Trenen abiadura

Trenen abiadura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trenen-abiadura/@@download/image/trenen_abiadura_1398779558.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Luis Garde
151.zenbakia
"Hobe maitatua izatea ulertua baino. / Beti izaten gara gaizki ulertuak, / ongi maitatuak / izan gaitezke, ordea, / espasmo baten iraupenaz gutxienez. / Jainkoak berak maitasuna eskatzen digu, / baina ulertu nahi duten sinesle horiek / suntsitzen eta zigortzen ditu". Tren bidaia bat dute abiapuntu Luis Garde iruindarraren poesia liburu honetako gogoetek. Erraz ulertu eta irakurtzekoak, liburua osatzen duten bi poema narratiboak zenbait irudi grafikoz lagunduta datoz.