Trenbide lapurrak

Trenbide lapurrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trenbide-lapurrak/@@download/image/87p10Trena.jpg
2012/12/13
berria
Hiru gazte epaitu berri dituzte Alemanian, trenbideekin negozio biribila egin nahi zutelako. Gazteek Deutsche Bahn tren konpainiaren langile plantak egin zituzten, eta abandonatutako trenbide batean, lau kilometro errail lapurtu zituzten. Egia esan, negozio ona zen: 500 tona altzairu txatar gisa salduta, 175.000 euro inguru eskuratu behar zituzten gazteek. Bitxiena da gazteak oso modu profesionalean aritu zirela, eta esku-orriak banatu zituztela trenbide inguruetako biztanleen artean, zarata egin behar zutela-eta barkamena eskatzeko.