Trello

trello.com gunearen app ofiziala da. Web orrialdea eta aplikazioa bera ere eginbeharren antolamendurako diseinatuta daude, eta duten benetako potentziala lan talde batean erabiltzen direnean apreziatu daiteke. Egiteko ezberdinak sortu daitezke. Hauek lan taldeko erabiltzaile zehatz batzuei esleitu eta zeregin bakoitzaren momentuko egoera ikus daiteke uneoro. Eginbeharren sekuentzia ere sor daiteke. Hau da, bat amaitutakoan, beste bat hasteko momentua dela jakinarazi diezaguke. Horrez gain, milaka aukera ditu. Adibide gisa, norbaitek zerbait bukatzen duenean, taldeko gainontzeko kideek automatikoki izango dute horren berri mezu baten bidez.