Trauma Center: Second Opinion (Nintendo Wii)

Nintendoren mahaigaineko kontsolan, Derek Stiles doktorea prest dugu berriro bere lehendabiziko abentura bizitzeko. Hobekuntza tekniko ugari du jokoak, wiimote-z kontrolatzeko ederki egokituta dago, eta aparteko atal batzuek istorioan gehiago sakontzeko aukera ematen dute. Horietxek dira Trauma Center errezetaren osagaiak. Ausartuko zinateke zirujau baten larruan sartzen, ebakuntza kirurjikoak egiteko?