Tratu txarren datuak

Tratu txarren datuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tratu-txarren-datuak/@@download/image/2010483906tratu_txarrak.jpg
2012/12/13
berria
30 urtetik beherakoak dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban tratu txarrak jaso eta ematen dituztenen heren bat. Azken zortzi urteetako datuak plazaratu berri ditu Eusko Jaurlaritzak eta bikotekidea edo bikotekide ohiaren bortizkeria pairatu dutenen %35 18 eta 30 urte artekoak dira, eta erasotzaileen %27 30 urtetik beherakoak dira. Bestalde, 2002tik 2009ra 22 emakumezko hil dituzte EAEn, eta salaketak eta irekitako espedienteak bi halako dira.