Tratu txarrak ematen dizkizun pertsonarekin koarentenan bazaude deitu 900 100 009 zenbakira

Tratu txarrak ematen dizkizun pertsonarekin koarentenan bazaude deitu 900 100 009 zenbakira “Femen” bezalako erakundeek eta milaka partikularrek babes mezuak eta informazio erabilgarria helarazi dute koronabirusaren krisiaren erdia biolentzia matxisten aurrean laguntza eskaintzeko. Biktimen arretarako telefonoa 900 100 009 da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tratu-txarrak-ematen-dizkizun-pertsonarekin-koarentenan-bazaude-deitu-900-100-009-zenbakira-1/@@download/image/6580_dia-dones.jpg
2020/03/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“Femen” bezalako erakundeek eta milaka partikularrek babes mezuak eta informazio erabilgarria helarazi dute koronabirusaren krisiaren erdia biolentzia matxisten aurrean laguntza eskaintzeko. Biktimen arretarako telefonoa 900 100 009 da.
Tratu txarrak ematen dizkizun pertsonarekin koarentenan bazaude deitu 900 100 009 zenbakira

Alarma egoera deklaratu ondoren Espainiar Estatuan Euskal Herriko biztanleon gehienak gure etxeetan egotera behartuta gaude koronabirusaren pandemiari aurre egiteko. Honen aurrean, erakunde eta pertsona askok gogoratu dituzten arrisku bikoitzean dauden emakumeak, genero biolentziaren biktima direnak hain justu. 

Horrela nabarmendu du “Femen” mugimenduak sare sozialetan zabaldutako mezu baten bitartez. Bertan horrelako egoerak ez ahazteko eskatzen dute: “Koarentenan bazaude tratu txarrak ematen dizkizun pertsonarekin isolatuta erabili zenbaki hau”. 

Argitalpen honekin muturreko biziraupenean dauden emakume guztiez gogoratu nahi izan du, laguntza modu bat emanez. Izan ere, emakume hauek bi pandemiei egin behar diete aurre; COVID-19ari eta biolentzia matxitari. Euren bizitzak jokoan daude, lagundu albiste hau zabaltzen!