TranXlan laborategi-lantegian parte hartzeko epea zabalik da

Esperimentazioa eta ikaskuntza uztartuz, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko proiektu bat sortzea da TranXlanen helburua. Nola? Diziplina anitzeko lantaldeak elkarlanean jarriz hamar egunetan. Tailer horietatik irteten den emaitza Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema astean aurkeztuko/estreinatuko dute. Parte hartu nahi baduzu, ibili bizkor, uztailaren 17ra bitarte baituzu zabalik izena emateko epea.
Tabakalerak, San Telmo Museoak, Nekroguneak eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiak elkarlanean garatutako proiektua da. TranXlan laborategi-lantegia izango da, irakasleak eta ikasleak elkarlanean jarriko dituena; bakoitzaren ohiko rolak hautsi, eta sortze-prozesu kolektiboaren bidez ikus-entzunezko proiektu bat sortuko dute.
Taldeetan parte hartu nahi baduzu, uztailaren 17a baino lehen eman behar duzu izena hemen. Oinarrizko datuekin batera, gainera, CD edo/eta motibazio gutun bat bidali beharko duzu hautaketa fasean lagungarri izan dadin.
Lan arlo ezberdinen arabera banatuko dituzte ondoren hautatuen taldeak, bakoitzean hiru eta bost ikasle inguru egongo direlarik. Arlo horiek, hain zuzen, ikus-entzunezkoen mundua, gidoigintza, web-ak, bideojokoen alorra edota IKTen erabilpen soziala izango dira; izena emateko, dena den, ez da zertan profesionala izan behar: zenbaitek nolabaiteko formazioa izango duzue, beste hainbat noizbait arituak izandakoak izango zarete, eta askok interesa baino ez duzue izango. Denak balio du!
Lehen hautaketa fasea uztailaren 20a baino lehen egingo dute. Egun horretan jarduerak antolatuko dituzte, eta bertatik aterako dira irailaren 10etik 20ra bitarte tailerretan parte hartuko dutenen izenak. Gainera, kanpotik etorritakoentzat alojamendu bekak eskainiko ditu antolakuntzak.
Ekoizpen lantegiak hamar egun iraungo ditu, irailaren 10etik 20ra. San Telmo museoko instalazioetan bilduko dira alor ezberdineko lantaldeak, eta proiektua gauzatzeko tokia eta baliabide teknikoak eskainiko zaizkie.
Lehen egunean talde guztiak elkarrekin arituko dira, baina bigarrenetik aurrera taldeak banatu eta proiektuaren euskarria eta zatiak ekoitziko dituzte. Talde bakoitzean, noski, irakasle bat izango da. Honakoak:
Tailerren koordinazioa eta diseinua
Ruben Sanchez Factoria Crossmedia
Ikus-entzunezkoen alorra
Iñako Gurrutxaga Eitb-ko eduki tematikoak
IKT-en erabilpen soziala
Laia Sanchez Citilab-eko Medialabaren sozial media zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko iraslea
Bideojokoen alorra
Artura Monedero Delirium Studios-en sormen zuzendria
Web-ak
Ana Malagon eta Goio Telletxea La Personnalite
Gidoigintza
Jon Sanchez Gugan Transmedia managing & consulting

Tranxlanen lantegi tailerrak