Transmisio sexualeko infekzioez hitz egin dezagun: dudak eta akats ohikoenak

Transmisio sexualeko infekzioez hitz egin dezagun: dudak eta akats ohikoenak Transmisio sexualeko infekzioak isiltasunez inguratuak egon ohi dira. Hauetaz hitz egin eta gaixotasun hauek hobeto ulertzea beharrezkoa da prebentzioaren garrantziaz ohartzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/transmisio-sexualeko-infekzioez-hitz-egin-dezagun-dudak-eta-akats-ohikoenak/@@download/image/condones-colores.jpg
2023/10/23
Transmisio sexualeko infekzioak isiltasunez inguratuak egon ohi dira. Hauetaz hitz egin eta gaixotasun hauek hobeto ulertzea beharrezkoa da prebentzioaren garrantziaz ohartzeko.
Transmisio sexualeko infekzioez hitz egin dezagun: dudak eta akats ohikoenak

2023an, oraindik ere, gaixotasun hauen inguruko estigma ugari daude. Funtsezkoa da horiekin hautsi eta babes neurriak hartzea. Lehen pausoa horiei buruzko informazioa eskuratzea da. Izan ere, ezezagunak ezaguna denak baino beldur gehiago sortu ohi digu. Ezagutzak gainera horietaz hitz egitea erraztuko digu. 

Behin datuekin eskuan, garbi hitz egin. Ez da zertan lotsatu, edozeini gerta lekioke. Hori bai, ondo aukeratu erabili beharreko hitzak infekzioa edo berau pairatzen duena gehiago ez estigmatizatzeko. Hona hemen gida bat, ingelesez dago, baina eduki beharreko sentsibilitateari buruzko pistak ematen ditu. Zu lotsatik askatu bazara ere, pentsatu guztiak ez daudela zure puntu berean eta litekeena da zure ingurukoek, zuk hasieran zenituen kezka berberak partekatzea. Estigma uxatuz espazio seguruak sortuko ditugu. 

Zenbat eta irekiago hitz egin gaiaz, ahaldundu egingo zara. Apurka apurka transmisio sexualeko infekzioek tabua izateari utziok diote, jada ez da zerbait pribatua izango. Hori bai, horrek ez du san nahi hauei beldurra galdu behar diezunik. Argi dago, infekzio mota hauetakoa baduzu eta gaizki pasatzen ari bazara partekatzea funtsezkoa dela lagundua sentitu zaitezen, baina horrek ez du esan nahi zure osasunaren ardura izaten jarraitzen ez duzunik. Beraz, ezinbestekoa da antisorgailuak erabiltzea, bai sarketan eta baita sexu oralean ere. Aldizkako osasun azterketak egitea ere gomendagarria da, batez ere bizitza sexual oso aktibo eta askotarikoa baduzu. Zure burua eta besteak zainduko dituzu horrela, estigmarik gabe, baina zuhurtziaz.