Transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko gai den menstruaziorako kopa sortu dute ikasle batzuk

Transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko gai den menstruaziorako kopa sortu dute ikasle batzuk Leoneko (Espainia) ikasleak izan dira produktu berritzaile honen sortzaileak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/transmisio-sexualeko-gaixotasunak-antzemateko-gai-den-menstruaziorako-kopa-sortu-dute-ikasle-batzuk/@@download/image/CopHa_02.jpg
2023/03/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Leoneko (Espainia) ikasleak izan dira produktu berritzaile honen sortzaileak.
Transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko gai den menstruaziorako kopa sortu dute ikasle batzuk

Menstruaziorako kopa hau gai da transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko. Produktua kolorez aldatzen da baginako pH-an aldaketak nabaritzen baldin baditu. 

Leoneko unibertsitateko hiru ikasle izan dira "CopHa" deitutako produktuaren sortzaileak. Unibertsitatearen saria jaso du asmakuntzak. 

Transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko gai den menstruazioko kopa benetan erabilgarria da eta finantziazioa eskuratzen badute, ikasle hauek argi dute, salgai jarriko dutela. 

Produktu berritzaile hau sortzeko inspirazioa jada existitzen zen batean eskuratu zuten: transmisio sexualeko gaixotasunak antzemateko gai zen preserbatibo maskulinoa. Hau ere, kolorez aldatzen da. 

Ikasleek produktu horren bertsio femeninoa egitea pentsatu zuten eta menstruaziorako kopa bikaina iruditu zitzaien horretarako. Kolore aldaketa baginako pH-aren egoeraren araberakoa da eta ohartarazpen moduan funtzionatzen du. 

Menstruazioan baginako pH-ak neutroa behar luke. Alabaina, gaixotasun batzuk, estresa edota dietak kaskarrak aldaketak eragin litzake. "
CopHa" deitutakoak menstruatzen duten pertsonen osasunean eragin negatiboa duen jokabideren bati buruzko abisua igortzen du. Ekidin beharreko jokabidea gaixotasuna urruntzeko.