Transexualitatea ez da gaixotasuna

Transexualitatea ez da gaixotasuna Kostata, baina gaixotasun mentaletatik ezabatu du Osasunaren Mundu Erakundeak. Azkenik! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/transexualitatea-ez-da-gaixotasuna/@@download/image/la-transexualidad-manifiesta-algunas-sec3b1ales-desde-la-infancia.jpg
2018/06/20
berria
Kostata, baina gaixotasun mentaletatik ezabatu du Osasunaren Mundu Erakundeak. Azkenik!
Transexualitatea ez da gaixotasuna

OME, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu du transexualitatea. Hemendik aurrera ez dute desoreka psikiatriko moduan kalifikatuko.

 

Kostata, baina OMEk azkenik onartu du transexualitatea ez dela gaitz bat, eta kalifikazio horrek sekulako estigmak eragiten zituela trans pertsonengan. Duela ez asko, homosexualitatea ere gaixotasunen kategorian bilduta zuen erakundeak.

 

BIDEO-JOKOAK, ADIKZIO ITURRI

Batzuk badoaz, besteak badatoz. OMEk gaixotasun bezala onartu du bideo-jokoekiko adikzioa. Adierazi dutenez, horrek ez du esan nahi bideo-jokoetara jolasten diren guztiek desoreka mental bat dutenik, baina bai erabilera masiboak gaixotasunak garatu ditzakeela. Kontuz beraz!