“Transatlantic RPM” ***

“Transatlantic RPM” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/transatlantic-rpm/@@download/image/incognito_transatlantic.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Incognito
110.zenbakia
Gaztezulorako egiten ditugun disko aipamenak jarraitu dituenak badaki Incognito izenekoa dela gure talde kuttunetako bat. 80ko hamarkadan sortua, acid jazz bezala ezagutu zen mugimenduan ezinbesteko izan zen eta orain, 30 urte igaro eta gero, maila handiko musika egiten jarraitzen du. Jean Paul Bluey Maunick musikariaren gidaritzapean, 70eko hamarkadako soul, jazz eta funk doinuak 21. mendera primeran moldatzen ditu taldeak. Urteurren disko honetarako luxuzko abeslariak gonbidatu dituzte (Chaka Khan, Leon Ware, Ursula Rucker, etab.) eta beti bezala, proposamen berri edo iraultzailea izan gabe, hasieratik amaiera arte gozatzen den disko dotorea osatu dute.