Trans pertsonen generoa berresteko kirurgia exijitzea konstituzioaren aurkakotzat jo du Japoniak
Herrialdeko mota honetako lehen epaia da honakoa. Gen Suzuki trans pertsona da eta familia erregistroan emakume bezala azaltzen da, nahiz eta bera gizonezkoa den.
Arau japoniarraren arabera pertsona batek bere generoa berrestu nahi badu esterilizatzeko kirurgia burutu behar du, hau da, bere ugaltzeko gaitasunari uko egin. Honela bakarrik aldatu lezake ofizialki generoa. Suzukiri, 40 urte zituenean, generoaren disforia diagnostikatu zioten, hormona terapia bat jarraitu du eta zenbait kirurgia burutu ditu, baina uste du ugaltze organuen erauztearen kirurgiak eragina kaltegarria izango lukeela bere osasun fisiko eta mentalean. Epaitegietara jo zuen argudiatuz ugaltzeko gaitasunari amaiera jartzea exijitzen duen arau japoniarrak giza eskubideak bortxatzen dituela eta konstituzioaren aurka doala.
Auztitegiak Suzukiren argumentuak babestu ditu eta esan du egungo Japoniako gizartean gauzak aldatu egin direla eta orain dela bi hamarkada baino aniztasun sexualarekiko errespetu publiko handiagoa dagoela. Lehenengo aldiz, epaitegi batek indarrean dagoen arau bat konstituzioaren aurkakotzat jo du.
Esteterilizazioa nahitaezkoa izateaz gain, arau japoniarrak dio genero aldaketa eskatzen duten pertsonek ezin dutela ezkondu. Gainera, hutsune legala dago seme-alabak dituzten eta generoz aldatu diren gurasoentzat.
