Trans gizonezko bat protagonista izango duen bideo-jokoa

Trans gizonezko bat protagonista izango duen bideo-jokoa “Tell Me Why” bideo-jokoak mugarri bat ezarri du, askotan izan baita kritikatua bideo-jokoen mundua transgeneroko pertsonek izan duten ordezkagarritasun urriagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/trans-gizonezko-bat-protagonista-izango-duen-lehen-bideo-jokoa/@@download/image/tell-me-why-1.jpg
2019/11/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“Tell Me Why” bideo-jokoak mugarri bat ezarri du, askotan izan baita kritikatua bideo-jokoen mundua transgeneroko pertsonek izan duten ordezkagarritasun urriagatik.
Trans gizonezko bat protagonista izango duen bideo-jokoa

Bideo-jokoen industrian ez da orain arte LGTBQ-ren ordezkagarritasun gehiegirik egon. Horregatik, produkzio handi baten protagonista trans bat izango denaren albistea berehala zabaldu da.

Londresen Microsoftek burututako ekitaldi batean iragarri zuen joko honen argitaratzea. Gizon transgenero bat izango du pertsonaia nagusi bezala eta lehen aldia da horrelako produkzio handi batean hau gertatzen dela.

Jokoak bi biki jarraitzen ditu, Alyson eta Tyler Ronan. Alaskako komunitate txiki batean elakartzen dira, lehen aldiz,10 urte atzera banandu zituztenetik. Jokoan zehar jokalariak zerk banandu zituen jakin beharko du ikerketa bat burutuz eta euren oroitzapen partekatuak aztertuz.

Florent Guillaume, jokoaren zuzendariaren arabera, protagonista transgenero pertsona bat izatea ez zen planifikatua izan, besterik gabe, berdin jaiotako haurrak bizitza oso ezberdina izatea nahi zuten. Horretan ari zirela sortu zen horietako bat trans gizonezkoa izatearen ideia.

Guillaumek azaldu du asko ikertu zutela honen inguruan eta trans komunitatearekin etengabe harremanetan egon zirela euren bizitzak ahalik eta hobekien ulertu ahal izateko. Tyler pertsonaia adeitsua da, non bere istorioa ez den truko sinplistetan erortzen. Pertsonaia August Aiden Black aktoreak interpretatzen du eta jokoa trans jokalariek probatua izan da.

Argi dago, pelikula bat bailiran, bideo-jokoak ere bertan azaltzen diren pertsonaiekin konektatzeko gaitasuna dutela. Horregatik joko hau ezinbestekoa da inklusibitaterako, baita gizarte osoarentzako ere, enpatia landuz normalizaziora bidean pausuak ematen joateko.