Trainspotting bueltan da

Trainspotting bueltan da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/10
albiste-laburra
Trainspotting bueltan da
1996an hautsak harrotu zituen Danny Boyle zuzendari britainiarrak gerora kultuzko bihurtu zen Trainspotting filmarekin. Irvine Welsh idazlearen eleberrian oinarrituta, Edinburgoko heroina kontsumitzaile batzuen abenturak kontatzen zituen filmak. Welshek berak protagonistak hamar urte geroago irudikatzen zituen Porno plazaratu zuen gerora, eta Boylek pantaila handira eramango du eleberri hori ere. Filmean, baina, 20 urte zaharrago izango dira protagonistak, eta pornoaren industrian aberasteko ahaleginetan ikusiko ditugu.