Trafikatzailearen bila

Trafikatzailearen bila https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
Trafikatzailearen bila
Dennis Villeneuve (Prisoners, 2013) zuzendari quebectarrak aktore hirukote aparta aukeratu du bere lan berrirako. Filmak Sicario izango du izenburua, eta bertan ikusi ahal izango dira Emily Blunt (Looper, 2012), Josh Brolin (American Gangster, 2007) eta Benicio del Toro (Savages, 2012). Lehenengoa droga trafikatzaile baten bila Mexikora doan polizia inspektorea izango da, eta beste biak laguntzaile eramango dituen mertzenarioak. Trafikatzailerik gogorrenak ere atzetik izan nahiko ez lukeen hirukoa.