Traces of Life

Traces of Life https://www.gaztezulo.eus/albisteak/traces-of-life/@@download/image/pierrot_1396525363.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Pierrot
150.zenbakia
Bruce Chatwin idazle ingelesaren The songlines liburua oinarri hartu du Jon Urrutia bizkaitarrak folk atsegina egiteko. Bost kantako lan honetan gitarra, ahots, armonika, mandolina, perkusio eta programazioarekin ausartzen da Urrutia. Eta nabariak dira lagunek egindako ekarpenak ere: Ander Unzuagak pianoa jotzen du, Leyre Oruetxebarriak koruak egiten ditu, Iurgi Latxak gitarra elektrikoa jotzen du eta Javier Delariok perkusioarekin laguntzen dio. Soinu aldetik lan fina egin dute Fernando Díez eta Iñigo Corcuerak.