Trabesti kaskarra

Arrebari Moskuko unibertsitatean kazetaritza ikasteko postu bat lortzearren, mutil gazte bat trabestituta ibili da klaseetan. Irakaslea iruzurraz jabetu da, ordea; izan ere, irakaslea zeharo harritu zen ikaslearen bular erraldoiak eta gehiegizko makillajea ikusita.