Toyota auto etxeak izuna

16,4 milioi dolarreko isuna jarri dio AEBetako Garraio Sailak Japoniako Toyota auto etxeari, ez omen duelako jakinarazi zortzi auto motatan azeleragailuak akatsa zuela. AEBen arabera, Toyotak arriskuan jarri du hainbat bezeroren segurtasuna. 2,3 milioi auto eraman behar izan dituzte tailerrera urtarriletik hona. Inork akatsak eragindako istripu larririk izan duen ez dute zabaldu. Hurrengoan Toyotak erneago ibili beharko du.