Tourist Trophy motor lasterketa

Tourist Trophy motor lasterketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tourist-trophy-motor-lasterketa/@@download/image/2011666968mann.jpg
2012/12/13
berria
Tourist Trophy motor lasterketa
Mann uhartean, Irlanda eta Britainia Handia artean, Tourist Trophy motor lasterketa egiten dute. Aurtengoa ekainaren 10ean bukatuko da. 1907koa izan zen lehena eta urte askoan Munduko Txapelketarako puntuagarria izan da. Errepide arruntetan egiten den erlojuz kontrako lehia da, ikaragarri jendetsua. Nagusiki istripuengatik da eztabaida iturri. Sorreratik hona, 170etik gora motor gidari zendu dira, eta horren ondorioz batek baino gehiagok proba bertan behera uzteko eskatu du. Joey Dunlopek 26 garaipen eskuratu zituen, eta motor gainean hil zen. Ez, ordea, Mann uhartean; Estoniako zirkuitu batean baizik. Bizitzaren paradoxak.