Tourist

Jazza eta musika elektronikoa nahasten dituen maisulana. Proiektua gidatzen duen Ludovic Navarrek makinak musikariak baino nahiago izan ditu beti, baina lan honetarako ordenagailua, sanplerra, erritmo kaxa eta teklatuak hezur haragizko lagunekin uztartu ditu eta emaitza inoiz lortu duen maila musikalik altuena izan da. Lehen mailako jazz musikariekin aritu da elkarlanean. Musikari eta makinen arteko elkarlan horretatik sortu da urteko diskorik onenetako bat. Jazza, reggae-dub, bluesa, funkia et house erritmoak maisuki uztartzen dituen lana. Derrigorrezkoa.