Torturari buruzko 'Jose K. Torturado' antzezlana aurkeztuko dute dFerian

Jose K. atxilotu du poliziak. Aldez aurretik bonba bat jarri du plaza batean, eta non dagoen esaten ez badu, eztanda egin eta ehunka lagun hilko ditu. Kasu horretan, pertsona errugabeen bizia saltzeko, onargarria al da tortura? Galdera horretatik abiatuta, 'Jose K. Torturado' antzezlana prestatu du Carles Alfaro zuzendariak. Javier Ortizen testuan oinarrituta, obra martxoaren 14an iritsiko da Donostira, dFeria jardunaldien baitan.
Javier Ortiz donostiarra da. Duela urte batzuk, torturaren inguruko hitzaldia eman zuen Madrilen, eta bertan izan zen Sandra Toral film ekoizlea. Harremanetan jarri ziren, eta iaz antzezlana lehen aldiz taularatu zuten.
Torturaren eta legezkotasunaren arteko mugan, gai eztabaidagarria landu dute, Pedro Casablanca protagonista bakarra izanik. Aktoreak berak aitortu du zalantzak izan zituela papera onartu ala ez. Telebistan hainbat lan egin dituen arren, bere bizitzako pertsonairik zailena dela onartu du.
Izan ere, Casablanca erabat biluzik dago eszenatokian; ikusleei bizkarra ematen die, eta esposak dauzka jarrita. Kristalezko kutsa moduko batean sartuta dago, eta kamera batek haren mugimendu guztiak gordetzen ditu. Aldiz, torturatzaileak ez dira ikusten, baina hor daudela nabari da, entzuten diren zaraten bidez.
Uneotan Madrilen antzezten ari dira, baina martxoaren 14an Donostian izango da, arratsaldeko 18:00etan, Antzoki Zaharrean.