Torrente 4: Lethal Crisis

Espainiako zinemaren arrakasta komertzialik handiena bueltan da. Ohikoa den legez, Torrente polizia nazkagarriaren alboan, bere mailan dauden hainbat famatu agertuko dira, Belen Esteban, Ana Obregon, Real Madrileko hainbat jokalari edota Torrenteren laguntzailea izango den Paquirrin kasu. Argumentua sekretua da, baina filma El Faryren heriotzarekin hasiko dela konfirmatu dute. Hiru dimentsiotan ikusteko aukera izango da.