Tornadoak, AEBetan

1.200 tornado izaten dituzte, batez beste, urtean AEBetan. Lautada zabalak dituzten estatuetan, hala nola Texasen, Oklahoman edota Kansasen, sortzen dira bereziki, eta indarra hartu ahala, parean topatzen duten oro airean eramaten dute, eraikinak, animaliak eta ibilgailuak barne. Fenomeno hauek sailkatzeko EF Enhanced Fujita izeneko eskala darabilte bertan, 0tik 5era mailakatua; soilik tornadoen %2 iristen dira EF-4 intentsitatera, 260 eta 320 kilometro orduko abiadura gainditzera.