(Torii) Benat Biscay: "Gure estiloa afinatu da"

Tok-tok, disko berria grabatzen ari zaretela jakin dugu, estudiora sar gaitezke?
Zuen aldizkariaren parte izatea ez genuen espero eta sorpresa izan da guretzat. Sartu!
Disko berrian topatuko dugunaren primizia nahi dugu!
Sei zati izango ditu: erritmo boteretsuak, rock progresiboa eta pop-rock azentuak. Aurrekoak baino borobilagoa izanen dela pentsatzen eta espero dugu. Gure estiloa afinatu da, eta bilatzen genuen soinura gerturatu gara kanta berrietan.
Urte erdi falta da diskoa kaleratzeko, zertan ari zarete?
Instrumentuen eta ahotsaren grabaketak astebete iraun du. Nahasketa prozesuan erabat murgilduta gara. Ondoren, masterizazioan beste bi aste emango ditugu. Orotara, hilabete eta erdiko lana izango da.
Horrela bada ez zaizkigu kontuak ateratzen!
Hemendik aurrera entseguak, kanten aitzin-moldaketak eta post-produkzio lanak egingo ditugu; hori guztia 6-7 hilabeteko abentura izango da, eta azkenik diskoa esku artean izango dugu.
Taldea: TORII.
Herria: Baiona.
Taldekideak: Nat Cazarré (gitarra), Pat Gline (baxua), Txomin Etcheverse (gitarra), Cédric Lépine (bateria) eta Beñat Biscay (ahotsa).
Estiloa: Rock progresibo eta melodikoa.
Diskoaren izena: Bigarren bidea.
Diskoaren argitaratze data: 2016ko negu bukaeran-udaberri hastapenean.
Estudioa: Bonberenea.
Teknikaria: Karlos Osinaga Txap.
Masterizazioa: Jonan Ordorika.