Topopass.com

Sortzailea zara? Kultura zalea? Edo kulturgune bat? Orduan, Topopass da zure txokoa, Iparraldetik heldu zaigun eta euskal kulturari haizea eman nahi dion plataforma parte hartzailea.
Euskara eta euskal kultura presente dauzkagu Interneten, gero eta webgune eta tresna gehiago baititugu gure hizkuntzan eskuragarri. Hauei esker, herrietako karriketan bezala, Sareko txokoetan ere euskara eta euskal izaera bizirik daudela adierazten eta aldarrikatzen dugu egunero, bilaketak euskaraz eginda gure hizkuntzaren beharra eta praktikotasuna aditzera ematen dugun moduan; Europako zaharrena izanik ere, teknologia berrien baitan aktore aktiboa dela erakusten dugu.
Topopass plataforma kulturala da horren adibide. Ipar Euskal Herritik iritsi zaigu gure sormenaren mesedetan diseinaturiko proiektu interesgarri hau. Sarea eta honek eskaintzen dituen tresnak baliatuta, Euskal Herrian egosten diren egitasmo kulturalei bultzadatxo bat ematea lortzen ari da eta, horregatik, artista edo kultura zale amorratua baldin bazara, ezin duzu denbora gehiago galdu. Eman izena! Fermin Muguruza abeslariak, Oskorri musika taldeak, Lesakako gazte asanbladak, 7 Katu gaztetxeak eta Black & Basque festibalak beren txokoa sortu dute jada, beste askoren artean. Ikusten duzuenez, estilo eta izaera guztietako parte hartzaileak.
Topopass hiru zatitan banatzen da: Artistak, Lekuak eta Kideak. Lehenengoa artista profesionalei edo amateurrei zuzendua da; Lekuak, aldiz, jaialdi eta kultur hitzorduen antolatzaileei zuzendua; eta Kideak atalak, ordea, publikoa du xede.
Plataforman izena ematen dugularik, soslai bat sortu eta kudeatzeko aukera dugu, Facebookeko profil bat balitz bezala. Profil hau orri ezberdinekin hornitu dezakegu eta, modu honetan, artisten kasuan adibidez, obrak aurkeztu, irudi eta bideoak igo, agendaren berri eman eta abar. Gainera, musika talde edo bakarlariek beren musikarekin Playlistak presta ditzakete, plataformako erabiltzaileek entzun ditzaten. Bestalde, Soslai atalean, hormatxo baten antzera, gure mugimenduen berri eman dezakegu. Azken hau kulturguneentzako da aproposa, azken orduko albisteak edo aldaketak zabaltzeko.
Sarrera orrian Sarearen azken mugimenduen berri izan dezakegu eta, hauekin batera, Euskal Herriko agenda orokorra kontsultatu. Gainera, Topo Map gunean, herrialdearen araberako artistak, lekuak edo kideak bila ditzakegu eta gogoko ditugunak zehaztu. Hau gutxi balitz, Topo Radio ere badugu eskura, bertan izena eman duten artisten abestiak entzuteko.
Horrenbestez, Topopass plataforma artistak, publikoa eta kulturguneak nahiz jaialdi antolatzaileak elkarrekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen duen sare soziala da. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta euskal herritarrentzat pentsatua.

www.doodle.com
Hitzorduak programatu ahal izateko. Aproposa klasekideekin edo koadrilakoekin sagardotegi batera irteera antolatzeko, telefonoan euro bat ere gastatu gabe.

txillardegi.gipuzkoakultura.net
Joan berri zaigun Txillardegiren ekarpena ezagutu eta bere obran murgiltzeko lehen pausoa izan daiteke. Biografia laburra eta obren zati azpimarragarrienak.

nabigatueuskaraz.com
Zure nabigatzaileak aurreneko hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Euskalduna bazara, Interneten ere euskaraz.

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA

txillardegi.gipuzkoakultura.net
Joan berri zaigun Txillardegiren ekarpena ezagutu eta bere obran murgiltzeko lehen pausoa izan daiteke. Biografia laburra eta obren zati azpimarragarrienak.
HARRITU GAITU